Info berreskuratuta 2023
Info
2010. urterako, nire gorputza ia urtebete zeraman dagoeneko gelditzeko eta gauzak beste modura antolatzeko beharra nuela esanez (2009. urtetik osasun galeraren sintoma nabarmenak nituen). Gorputzak etengabe hitzegiten digu baina, gizarte moderno honetan, gorputzari gorrak izaten erakusten zaigu, zoritxarrez. Burugogorrak garenokin gertatu ohi denez, gorputzaren abisuei (garraxiak dagoeneko) jaramonik egin gabe, buruan nituen asmo guztiak aurrera ateratzen saiatzen ginen (osaunaren kontura).
2010eko txosna antolaketan buru belarri sartu nintzen (ohikoa nuenez) baina indarrak ez ziren beste urteetakoak. Hala ere, inguruko jende langile ederrari esker aurrera atera genuen txosna, beste behin ere. Aurreko urteetako musika eskaintza eta zerbitzu txukuna mantentzea lortu zen, nire ustez. Txosna jaso eta gero ordea, "oneraino iritsi gera" esan zidan gorputzak eta handik gutxira hospitalean amaitu nuen ingresatuta... Baina hori beste historio bat da...

Irratiko txosna gaiñezka. Langile finak barruan (Jordi, Roger, etab)
Zentratu gaitezen 2010. urtean Molotoff Irratiko txosnak prestatu zuen egitarauean.
MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2010
Kartelaren egileak: Mikel Barreiro (marazkiak) eta Aritz.
EGITARAUA
.jpg)
Jendea irrikitan egoten zen musika saioak noiz hasiko zain...
Ekainak 23, asteazkena
Mikel “Sound Selektah” jamaikar eta hip-hop doinuak. Irratiko kide gazte honek gustukoak dituen reggae eta rap doinuen aukeraketa eskainiko digu.
REGGAE SOUND SISTEMA
Stepi Selektah. Irungo Iñaki, Bad Sound Systemeko kideak jamaikar doinuak eskainiko dizkigu (abeslari gonbidatuekin batera).

(Ezkerretik) DjSucioren scratchekin eta Iñaki Steppiren kantu eta base erritmikoekin osatu zuten sesio ederra.

Mikrofonoan berriz, Kenitra eta Masta dotore, euren onena eskeiniaz. Errespeto osoa guztiontzat.
.jpg)
Beti bezala, giro paregabea sortu zuten Bad Sound systemeko lagunek :-)
Ekainak 24, osteguna
PUNK GAUA:
Dj Iñigito
Manel “Eztabai”
Ekainak 25, ostirala
REVOLUTIONARY BROTHERS sound systema

Vido Jelashe, 2007 Philippi Township, Ciudad del Cabo. (Von Laura83 - Selbst fotografiert, CC BY-SA 3.0.)
VIDO JELASHE abeslariarekin batera.
Donostiko iraultza anaiek jarritako baseen gainean jatorriz Hego Afrikarra baina Berlinen bizi den Vido Jelashe abeslariak abestuko du.
Oharra: Saio ederra antolatu zuten beste behin ere Unai eta Ikerrek, Vido abeslariarekin batera. Unai eta IKer Rev Brothersak betidanik inplikatu dira asko Molotoff Irratiarren txosnarekin eta oso eskertuta gaude horregatik. Euskal Herri mailan ere (Bad sound systemekin gertatu bezala) asko zor diegu musika beltzaren maitaleok, eurei esker (beste jende askorekin batera) reggae eta gustokoak ditugun beste erritmo beltzak asko zabaldu direlako. Aupa zuek!!!
Argazkirik ez dugu topatu zoritxarrez. Ea denen artean osatzeko aukera dugun.
Ekainak 26, larunbata
BINILOZKO XIRINGAK GAUA.
Mr. Snoiz (Lasarte. Erritmoaren txapelduna)
RIKIKUZU eta MOMOTOMBO. (Hernani. Breaksfunkhouse)
Ekainak 27, igandea
DZ (Lasarte. Rap eta funk doinuak)
DJ PREST (Hernani. Etno-tekno)
Oharra: Aurreko urteetako egitarau gehienetan irratiko txosnaren musika eskaintzaren parte izan dira (irratikideak izan gabe) Lasarteko Zigor DZ, Andoaingo Okene, Donostiko Sebas, Hernaniko Andoni Tolosa, Rikar eta Amaia eta gainontzekoak (barkatu norbait ahaztu badut). Eskaintza musikalaren adar nagusia izaten ziren eta txosnatik pasa diren ehundala lagun dantzan jartzen zituzten zoro modura.
Hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu urte guzti horietan irratiko lagun finak izan direlako eta baldintza kaxkarretan ere, euren onena eskeini dutelako beti.
MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ
.jpg)
Irratiko txosnan sortzen zen giro apartaren beste adibidea. eskerrik asko txosnatik pasa zen jende guztiari...
--------
TXOSNA BATZORDEA EGITARAUA
SAN JOAN JAIAK 2010
EGITARAUA
Ekainak 23, asteazkena
REGGAE SOUND SISTEMA
Stepi Selektah. Irungo Iñaki, Bad Sound Systemeko kideak jamaikar doinuak eskainiko dizkigu (abeslari gonbidatuekin batera).
Ekainak 24, osteguna
Kale animazioa
Ekainak 25, ostirala
Koadrilen bazkaria
Triki-bertso poteoa
.jpg)
Jendetza gerturatzen zen irratiko txosnara eta orohar txosna gunera. Jaietako espazio ederrena, gure ustez :-)















